XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leku oso egokia aukeratu da.

Sur aldera dijoan burni-bidearen gelditokia aldamanean dauka, arriz jositako bide zabal ederra etxe aurretik igarotzen da; Santiago uri nagusitik ordu batera ta Rancagua uritik orduterdira arkitzen da.

Barruti, soro, baratze ugariz inguraturik egongo da; alde batetik Paine erriak eta bestetik Andes mendi bikañen tontor txuriak inguratuko dute.

Lenbiziko arri ipintzerako kristau talde aundia bildu zen: Buin, Hospital, Linderos, Aculeo, Huelcan eta beste inguruetako erriak ustu ziren; Santiago uritik berriz sugurdi berezi bat bete-betea joan zen.

Rancaguako Gotzai den Lira Jaunak lenbiziko arria bedeinkatu ondorean itzaldi samur baten bidez agertu zigun apaiztegi berriaren bearra ta etorkizun ederra.

Etxea jasotzeko lanak bereala asi dire, datorren urtean ikastolak irikitzeko asmoz.

Asmo ori Jaunaren gogokoa dela ondo agiri da, sortutzen dizkigun erreztasunai begiratu ezkeroz.

Toki berean 20.000-tik gora bildu zen etxe berria jasotzeko; gañera Gotzai askok agertu digute, al duten era guziz guri laguntzeko asmo sendoa.

Eizagirre, Errazuriz, Etxeberria, Etxanike, Egiguren, Larrain Braun, Irarrazabal eta beste euskel-abizena duten gure ongille eskuzabalen izenak Paineko Kaputxinoen Apaizetxe orren izenarekin batean biziko dira betiko.

Txileko Santiago'tik 1929-IX-9.

Lenengo arria bedeinkatzen.

Otermin.